Martxel Toledo Garmendia

miércoles, 30 de abril de 2014

MAIATZAREN 10ean ARRATSALDEZ FINALAK ETA ONDOREN AFARIA

Gogoratu, maiatzaren 10ean arratsaldeko 2:30tatik aurrera GIRIZIA pilota sailak antolatuta eta Josetxo Gamioren oroimenez, Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren 4 final jokatuko direla Madalensoro pilotalekuan, neska gazteen mailan eta mutilen 3, 2 eta 1. mailakoak.
Ondoren, sari banaketa eta AFARIA GIRIZIA Kultur eta Kirol elkartean. ON EGIN

Txpaleketaren babesle nagusia OIARTZUNGO UDALA.

Mila esker guztioi.

Antolatzaileen izenean

lunes, 14 de abril de 2014

ASTE SANTUAN ATSEDENA

Aste Santua dela eta, 19-20 asteburuan ez da partidurik jokatuko, atsedena izango du txapelketak eta 26ko asteburuan jarraituko dugu txapelketarekin.   
Gogoratu, maiatzaren 10ean arratsaldez jokatuko direla 4 finalak, gazte mailako nesken finala eta mutilen artekoa 3-2 eta 1. mailan. Eta gero GIIRIZIA elkartean AFARIA

miércoles, 9 de abril de 2014

GUREAK EGIN DU

Horrelako esaldia erabiltzen zuten gure zaharrek etsipenak jota bere burua ez zela ezertako gai ikusten zutenean. Ez da gure kasua, partidua galdu eta kanporatuak izan arren, hasieratik jabe ginelako gure mailaren topea hor zegoela, alegia, aurrera egitea, miraririk gabe ezinezkoa zela  eta nola mirariak Lourdesen soilik eta noiz behin bakarrik gertatzen diren,  ba gu kalera. Beraz, hemendik aurrera, aurkariengan baino, finaleko afarian jarri behar arreta. Hor bai azken muturreraino iristeko itsaropena dugula