Martxel Toledo Garmendia

miércoles, 9 de abril de 2014

GUREAK EGIN DU

Horrelako esaldia erabiltzen zuten gure zaharrek etsipenak jota bere burua ez zela ezertako gai ikusten zutenean. Ez da gure kasua, partidua galdu eta kanporatuak izan arren, hasieratik jabe ginelako gure mailaren topea hor zegoela, alegia, aurrera egitea, miraririk gabe ezinezkoa zela  eta nola mirariak Lourdesen soilik eta noiz behin bakarrik gertatzen diren,  ba gu kalera. Beraz, hemendik aurrera, aurkariengan baino, finaleko afarian jarri behar arreta. Hor bai azken muturreraino iristeko itsaropena dugula