Martxel Toledo Garmendia

lunes, 12 de mayo de 2014

TXAPELDUN BERRIAK



 
Oso giro onean eta jende askoren aurrean jokatu ziren Madalensoro Euskal Herriko X. pala txapelketa irekiaren finalak. Lehen finala nesken gazte mailako izan zen eta bertan Aldai eta Eizmendi atera ziren irabazle Murua eta Erasuni 25 eta 22 irabazi ondoren.  Hasieran Aldai eta Eizmendi tanto batzuen abantailarekin ibili ziren,  baina azken txanpan,  Murua eta Erasunen jarraian tanto batzuk eginez  partidua orekatzea  lortu bazuten ere ezin izan zuten garaipena lortu eta aurtengo irabazleak Aldai eta Eizmendi  izan dira.

Hirugarren mailari dagokionez, txapeldun berriak, Askasibar lezotarra eta Roteta oiartzuarrak dira Santamaria eta Beloki ordiziarrei 25 eta 18 irabazi ondoren. Irabazleek ondo jokatuz, hasieratik sei zortzi tantotako abantaila lortuta, partidua kontrolatuta eduki zuten eta merezitako garaipena lortu zuten.

Bigarren mailan ere antzeko zerbait gertatu zen. Hasieratik hartu zuten aurrea Pagoaga añorgarrak  eta Leunda lezotarrak eta bukaeran 25 eta 14 irabazi zioten Ormazabal eta Goiburu ordiziarrei.

Eta azkeneko partidua lehen mailakoa izan zen, bai mailari dagokionez zein jokoan ere izugarrizko partidua burutu zutelako bi bikoteak. Partiduaren iraupena luzea izan bazen ere, ordu t´erdiko partidua izan zelako, emozioa asken tantoraino iraun zuen, oso orekatu izan zelako. Bukaeran, Ramos eta Zubimendi hernaniarrak garaile, Larralde eta Zumetari 25 eta 23 irabazi ondoren. Esan behar da txapeldun berriak iaz 2. mailako txapeldunaK atera zirela, beraz, urte batetik bestera, izugarrizko maila lortu dute.

Txapelketari bukaera emateko sari banaketa egon zen eta bertan, Euskadiko Pilota Federakuntzako, Udaleko eta GIRIZIAko  ordezkariaz gain, Josetxo Gamioren senideak ere egon ziren.

Bukatzeko esan aurtengo edizioan 69 bikotek hartu dutela parte eta beti bezala, UDALAREN laguntza izan duela txapelketak. 

 

FINALEKO EMAITZAK

 
22
25
14
23
 
Neskak. Gazte mailan: MURUA - ERASUN  / ALDAI- EIZMENDI
3. mailan:  ASKASIBAR – ROTETA / BELOKI SANTAMARIA
2. mailan:  ORMAZABAL – GOIBURU / PAGOAGA  LEUNDA
1. mailan:  LARRALDE – ZUMETA / RAMOS - ZUBIMENDI
 
 
 
25
18
25
25

jueves, 8 de mayo de 2014

FINALAK. KARTELA


Merezi du Euskal Herriko pala txapelketa irekian parte hartzea, besteak beste, gure artean egoten den giro onagatik, azken egunean egiten den afari goxoagatik eta batik bat, horrelako kartel batean gure argazkia ikusteko irrikitan egoten garelako. Baina parte hartu dugun 69 bikoteak denok batera ezin sartu hain leku txikian eta hemen guap@enak eta bidebatez, "onenak", edo sorte onena eduki dutenak ateratzen dira. Guztioi sorte on!

miércoles, 7 de mayo de 2014

LARUNBATEAN FINALAK ETA AFARIA

Aurreko astean jokatu ziren finalerdiak, nesken eta mutilen mailan. Hemen azpian emaitzak
 
Maiatzak 1. Osteguna. Goizeko 9:30ean
 
 
15
25
23
FINALERDIAK
Nesk:Calvo-Ruiz Azua/Aldaia-Eizmendi
Neskak: Murua-Erasun/Tolosa-Agirre
2.Mitxelena–Laborde/Ormazabal-Goiburu
 
25
15
25
 
Maiatzak 3. Larunbata. Goizeko 9:00tan
 
 
25
23
24
FINALERDIAK
1. Ramos- Zubimendi/Lazkano-Huegun
1. Jon – Arroniz / Larralde – Zumeta
2. Gaizka-Gabiola / Pagoaga-Leunda
 
 
15
25
25
Oso partidu onak eta orekatuak, batik bat, mutilen artekoak. Ikusita emaitzak, edonork irabazi dezakeen baina bikote batek irabazi dezakenez, ba horiek izan dute finala jokatzeko sortea. Mila esker partehartzaile guztioi eta larunbatean ikusiko gara elkar. Sorte on finalistei. 

miércoles, 30 de abril de 2014

MAIATZAREN 10ean ARRATSALDEZ FINALAK ETA ONDOREN AFARIA

Gogoratu, maiatzaren 10ean arratsaldeko 2:30tatik aurrera GIRIZIA pilota sailak antolatuta eta Josetxo Gamioren oroimenez, Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren 4 final jokatuko direla Madalensoro pilotalekuan, neska gazteen mailan eta mutilen 3, 2 eta 1. mailakoak.
Ondoren, sari banaketa eta AFARIA GIRIZIA Kultur eta Kirol elkartean. ON EGIN

Txpaleketaren babesle nagusia OIARTZUNGO UDALA.

Mila esker guztioi.

Antolatzaileen izenean

lunes, 14 de abril de 2014

ASTE SANTUAN ATSEDENA

Aste Santua dela eta, 19-20 asteburuan ez da partidurik jokatuko, atsedena izango du txapelketak eta 26ko asteburuan jarraituko dugu txapelketarekin.   
Gogoratu, maiatzaren 10ean arratsaldez jokatuko direla 4 finalak, gazte mailako nesken finala eta mutilen artekoa 3-2 eta 1. mailan. Eta gero GIIRIZIA elkartean AFARIA

miércoles, 9 de abril de 2014

GUREAK EGIN DU

Horrelako esaldia erabiltzen zuten gure zaharrek etsipenak jota bere burua ez zela ezertako gai ikusten zutenean. Ez da gure kasua, partidua galdu eta kanporatuak izan arren, hasieratik jabe ginelako gure mailaren topea hor zegoela, alegia, aurrera egitea, miraririk gabe ezinezkoa zela  eta nola mirariak Lourdesen soilik eta noiz behin bakarrik gertatzen diren,  ba gu kalera. Beraz, hemendik aurrera, aurkariengan baino, finaleko afarian jarri behar arreta. Hor bai azken muturreraino iristeko itsaropena dugula

jueves, 27 de marzo de 2014

AFARIA

Ez bada ezer larririk gertatzen eta espero dezagun ezetz, dagoeneko finalak zein egunetan jokatuko diren badakigu, maiatzaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 3tan hasita. Nesken finala eta ondoren 3-2 eta 1. mailako gizonezkoen finalak. Ondoren GIRIZIA elkartean AFARIA doan parte hartu duten guztientzat eta gonbidatuentzat. Afari ona, giro zoragarria, tartean bertsolariak, txiste kontalariak, beraz, apuntatu zuen agendan maiatzaren 10ean OIARTZUN ( Afaria )

miércoles, 26 de marzo de 2014

EUSKAL HERRIKO NESKEN KOPA

Asteburu honetan hasiko da jokatzen  nesken arteko txapelketa eta gazte mailan 6 bikote apuntatu diredez, bi taldeetan banatuta arituko dira:

A
B
L. LUZURIAGA-JAUSORO ( ESKU HUSKA )
ALDAI - EIZMENDI (AIA)
OLANO - MURUA (ALTZO)
CALVO – RUIZ DE AZUA ( AGURAIN)
ONTSALO – SENPERENA ( ALTZO )
TOLOSA – ZUBELDIA ( ALTZO )
 

Taldeko lehen bi bikoteak sailkatuko dira eta finalerdiak horrela jokatuko dira:

A taldeko lehena, B taldeko bigarrenaren aurka eta B taldeko lehena A taldeko bigarrenaren aurka.


ORAIN ARTE EMAN DIREN EMAITZAK


LOPEZ LUZURIAGA - JAUSORO  ( Eskuhuska) 08 /ALDAI EIZMENDI (Aia) 25
 
LOPEZ LUZURIAGA - JAUSORO  ( Eskuhuska) 14 / OLANO - MURUA (Intxurre-Altzo ) 25
 
CALVO - RUIZ DE AZUA (Agurain )  25/ ONTSALO - SENPERENA ( Intxurre-Altzo ) 24
 
TOLOSA - ZUBELDIA ( Intxurre-Altzo )  25 / ONTSALO - SENPERENA  ( Intxurre - Altzo ) 23

LIGA BUKATZEKO GELDITZEN DIREN PARTIDUAK

Apirilak 26 ( Larunbata ) Goizeko 10:30ean

ALDAIA - EIZMENDI ( Aia ) / OLANO - MURUA ( Intxurre-Altzo )
TOLOSA - ZUBELDIA ( Intxurre-Altzo ) / CALVO- RUIZ DE AZUA ( Agurain )

Maiatzak 3

FINALERDIAK

_____________________________________________________________________________________________
A TALDEA.
LUZURIAGA - JAUSORO / OLANO - MURUA
ALDAI-EIZMENDI / LUZURIAGA - JAUSORO

B TALDEA
TOLOSA - ZUBELDIA / ONTSALO - SENPERENA