Martxel Toledo Garmendia

lunes, 12 de mayo de 2014

TXAPELDUN BERRIAK



 
Oso giro onean eta jende askoren aurrean jokatu ziren Madalensoro Euskal Herriko X. pala txapelketa irekiaren finalak. Lehen finala nesken gazte mailako izan zen eta bertan Aldai eta Eizmendi atera ziren irabazle Murua eta Erasuni 25 eta 22 irabazi ondoren.  Hasieran Aldai eta Eizmendi tanto batzuen abantailarekin ibili ziren,  baina azken txanpan,  Murua eta Erasunen jarraian tanto batzuk eginez  partidua orekatzea  lortu bazuten ere ezin izan zuten garaipena lortu eta aurtengo irabazleak Aldai eta Eizmendi  izan dira.

Hirugarren mailari dagokionez, txapeldun berriak, Askasibar lezotarra eta Roteta oiartzuarrak dira Santamaria eta Beloki ordiziarrei 25 eta 18 irabazi ondoren. Irabazleek ondo jokatuz, hasieratik sei zortzi tantotako abantaila lortuta, partidua kontrolatuta eduki zuten eta merezitako garaipena lortu zuten.

Bigarren mailan ere antzeko zerbait gertatu zen. Hasieratik hartu zuten aurrea Pagoaga añorgarrak  eta Leunda lezotarrak eta bukaeran 25 eta 14 irabazi zioten Ormazabal eta Goiburu ordiziarrei.

Eta azkeneko partidua lehen mailakoa izan zen, bai mailari dagokionez zein jokoan ere izugarrizko partidua burutu zutelako bi bikoteak. Partiduaren iraupena luzea izan bazen ere, ordu t´erdiko partidua izan zelako, emozioa asken tantoraino iraun zuen, oso orekatu izan zelako. Bukaeran, Ramos eta Zubimendi hernaniarrak garaile, Larralde eta Zumetari 25 eta 23 irabazi ondoren. Esan behar da txapeldun berriak iaz 2. mailako txapeldunaK atera zirela, beraz, urte batetik bestera, izugarrizko maila lortu dute.

Txapelketari bukaera emateko sari banaketa egon zen eta bertan, Euskadiko Pilota Federakuntzako, Udaleko eta GIRIZIAko  ordezkariaz gain, Josetxo Gamioren senideak ere egon ziren.

Bukatzeko esan aurtengo edizioan 69 bikotek hartu dutela parte eta beti bezala, UDALAREN laguntza izan duela txapelketak. 

 

FINALEKO EMAITZAK

 
22
25
14
23
 
Neskak. Gazte mailan: MURUA - ERASUN  / ALDAI- EIZMENDI
3. mailan:  ASKASIBAR – ROTETA / BELOKI SANTAMARIA
2. mailan:  ORMAZABAL – GOIBURU / PAGOAGA  LEUNDA
1. mailan:  LARRALDE – ZUMETA / RAMOS - ZUBIMENDI
 
 
 
25
18
25
25

No hay comentarios:

Publicar un comentario