Martxel Toledo Garmendia

jueves, 8 de mayo de 2014

FINALAK. KARTELA


Merezi du Euskal Herriko pala txapelketa irekian parte hartzea, besteak beste, gure artean egoten den giro onagatik, azken egunean egiten den afari goxoagatik eta batik bat, horrelako kartel batean gure argazkia ikusteko irrikitan egoten garelako. Baina parte hartu dugun 69 bikoteak denok batera ezin sartu hain leku txikian eta hemen guap@enak eta bidebatez, "onenak", edo sorte onena eduki dutenak ateratzen dira. Guztioi sorte on!

1 comentario:

  1. Kartel polita, prestatu duzuna, Martxel. Inoiz ez naiz Oiartzunen egon, eta irrikitan nago, joateko asmoa baitut. Larunbatean, Zierbenan, nire herrian, goizeko 10etan hasita, I Master Bizkaia Paleta Goma txapelketaren lau finalerdiak izango ditugu, eta bukatu bezain pronto Oiartzungo bidea hartuko dut pozarren pozez. Badakit final guztiak ezin ditudala ikusiko, baina bizpahiru bai. Eta nire neskalaguna den Amaiarekin txapelketaren afarian egotea ere gustatuko litzaidake, posiblea baldin bada.
    1go mailako finala jokatzen duten bi bikote horiek Zierbenako Galipa taldearen X. Urteurrenaren Txapelketan daude. Beraz, erakargarritasun aparta du niretzat.
    Bienbitartean, besarkada bat!

    ResponderEliminar