Martxel Toledo Garmendia

domingo, 18 de enero de 2015

EH PALA TXAPELKETA IREKIA. OIARTZUN 2015

Urte berri bat eta beste edizio berri bat. Aurtengoa, GIRIZIA pilota elkarteak jarraian antolatzen duen 32. izango da eta azkeen urteetan bezala, Josetxo Gamioren oroimenez egingo da eta EH txapelketa irekiaren izaera izango du. Aurtengo hau ere, iazkoen formatuan jokatuko da, alegia, gizonezkoek hiru mailetan arituko dira eta emakumezkoak bi mailetan, baldin eta 10 bikote osatzen badira. Txapelketan parte hartzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: esait@euskalnet.net edo deitu telefono zenbaki honetara: 656711275 Epea, urtarrilaren 31ean amaituko da. Informazio gehiago aipatu helbide eta telefonoan emango zaizue. Animo eta elkar ikusiko gara. Martxel